XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESKALEA ETA HIRU GAUZA

Eskale handi bat ibiltzen zen Elgetan.

Oraindik sasoi ona dauka.

Baina eskean ibiltzen da.

Ez du lanik egiten.

- Ez al zara lotsatzen? galdetzen dio emakume batek.

- Hara, emakumea.

Ez al dakizu? Hiru gauza ari dira beti galtzen.

- Zeintzuk dira gauza horiek?

Eskale handiak erantzuten du:

- Urrutiko egurra, nagiaren indarra eta pobrearen arrazoia.

IJITOAK ETXEAN

Elurtza handia dago.

Ijitoek baserri batean aterpea eskatzen dute.

Teilapea (tejabana) uzten diete.

Lau senar-emazte dira eta bi gazteak dira.

Haiek bai jolasak teilapean!

Etxeko gizonak esaten du:

- Hauek ez dabiltza gure apaizaren legean.

- Raposo! Raposo! esaten dute ijitoek eta eskopeta eskatzen diote nagusiari.

Baina nagusiak ez die ematen.

Hiru egun egin eta joaten dira.

Hamabost egun orduko, astoa ostutzen dute.

Etxeko gizonak esaten du:

- Eman horiei ostatua.

Hurrengoan behiak eramango dituzte.